XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bein baño geiagotan, zaitzalleekin eztabaida gogorrak edukitzen zizkiteken, presoen eskubideak zainduz.

- Apaiz auek etzeudek beren lekuan! Dijoaztela elizara! - zioteken zaitzalleak.

Egunak, asteak, illabeteak baziaziken; baña gu betiko lekuan, alerta el uno alerta el dos, arratsero lelo bera entzuten.

Noiznai bagenin fazisten baten itzaldia.

Zaitzalle buru-aundi batek, goizean egurastera irtetzean, irakurtzen ziguken eguneroko batetik gudaren martxa.

Bagenekiken Kataluña erori zala ta Madrid`eri erasotzera zijoaztela.

Guda galdua geneukala ere, zer esanik ez.

Ondoren, Franco`k nai zuena egingo bazuen ere, etzin guda arek irabazi.

Alemanak irabazi ziteken.

Bestela, aspaldi artan aztuak zeudeken Franco ta bereak.

Illunabar batean, apaiz aietakoak esanta ikasi genin, ltali`ko irratiak guda bukatu zala aizatu zuela.

Martxoaren ogei ta amaika uan.

Urrengo goizean, diana floreada jo ziguteken, goizean jaikitzeko.

- Atzo apaizak esana egia izango dek: guda bukatu dala.

Bazeukagu pixka bateko itzala, bitartean uste gabekoren bat ez bada gertatzen.

Goibel-goibel garbiketak egin ta gosaldu ondoren, patiora deitu giñuzteken.

Denak batera oraingoan, len txandaka ertetzen giñanak.